Euskadiko Orkestra 2026/27: "Amerika"

Vitoria-Gasteiz 2027(e)ko Martxoak 16
  • Euskadiko Orkestra 2026/27: "Amerika"

Pacho Flores venezuelarrak munduko tronpetajolerik onenetakoa dela erakutsiko du. Lore, tango, kantu eta matxinaden istorioak.
  • G. Gershwin: AnAmerican in Paris [20’]
  • D. Freiberg: Historias de flores y tangos [18’]
  • P. Sanjuán: Liturgia negra. Babaluayé [5’]
  • P. Flores: Labios vermelhos [5’]
  • A. Piazzolla – P. Flores: Revirado [5’]
  • P. Flores: Cantos y revueltas [20’]

Gershwinen Amerikar bat Parisen obrak emango dio hasiera Amerikako sonoritateetan barrena egingo den ibilbide honi; bertan, Europako tradizio sinfonikoa, jazza eta dantza-erritmoak uztartzen dira. Venezuelako gazte-orkestren sisteman hezia eta Maurice Andre bezalako lehiaketetako irabazlea den Pacho Flores gaur egungo tronpetajole birtuoso handienetako bat bihurtu da, bere emanaldietan hizkuntza klasikoa eta Latinoamerikako sustraiak uztartuz.

Daniel Freibergen, Astor Piazzollaren eta Pacho Floresen beraren obrek hibridazio hori tangoaren, milongaren eta beste erritmo bereizgarri batzuen eremura zabalduko dute. Tronpeta izango da protagonista, perkusioz eta kolore biziz hornitutako orkestraren laguntzarekin. Ez da faltako Ameriketara emigratutako euskal konpositore baten ekarpena ere: Pedro Sanjuanen Liturgia negra. Manuel Hernandez-Silva karakastarra izango da Latinoamerikako musiken kaleidoskopio honen gidaria.

  • Manuel Hernández-Silva, zuzendaria
  • Pacho Flores, tronpeta
  • Marcel Montcourt, cuatro venezolano
 

Laburrean

Non