Pablo Iberburu eta Sergio Bezos: "Tiempos tiernos"

Pamplona/Iruña 2027(e)ko Martxoak 19
  • Pablo Iberburu eta Sergio Bezos: "Tiempos tiernos"

Hainbat urtez La Revuelta saioan pantaila partekatu ondoren, Pablo Ibarburu eta Sergio Bezosek elkarrekin igoko dira eszenatokietara Tiempos Tiernos ikuskizunarekin. Bertan, zuzeneko emanaldira eramango dituzte bien arteko kimika eta komedia ulertzeko duten modu berezia. Bakarrizketak, zuzeneko musika, sketchak eta publikoarekiko interakzioa tartekatzen dira ikuskizunean. Bi umoregileek estilo desberdinak dituzte, baina bat egiten dutenean, edozer gerta daiteke.

Eszenatokian, Ibarburuk eta Bezosek gaur egungo komediaren esparruan sendotutako bi ibilbide uztartzen dituzte. Pablo Ibarburu La Resistencia saioko ohiko kolaboratzailea izan da 2019tik, eta ibilbide sendoa egin du umoregile eta gidoilari gisa, nazio mailako birekin eta La Ruina, El Intermedio eta Ilustres Ignorantes bezalako saioetan parte hartuz. Sergio Bezos, berriz, 2021ean batu zen programara, eta saioaren aurpegi ezagunenetako bat bihurtu da inprobisaziorako duen gaitasunari eta publikoarekin konektatzeko erraztasunari esker. Alderdi hori eszenatokietara ere eraman du, Sergio Bezos ha llegado a tu ciudad birarekin.

Orain, kameraren aurrean zein atzean urte luzez elkarrekin aritu ondoren, biek Tiempos Tiernos ikuskizunean aurkitu dute beren sormen-unibertsoak uztartzeko gunea. Gidoilari eta zuzeneko artista gisa pilatutako esperientzia ikuskizun bizi batean gauzatzen da, inprobisazioak eta urteetan eraikitako konplizitateak zeharkatuta. Bertan, gainera, publikoak ere eszenatokian gertatzen denaren parte izateko aukera du.

baluarte.com

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2027(e)ko Martxoak 19
  • Ordutegia21:00
  • LekuaBaluarte Auditorioa
    Plaza Baluarte, z/g
    Pamplona/Iruña
    Web
  • Zenbatekoa24,95 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Baluarte Auditorioa, Pamplona/Iruña

Non