Igor Sravinskiren Udaberriaren kontsakrazioa oinarri harturik Alberto Velascok Sacresize lodientzako balleta taularatuko du.
Velascok distira, enpatia eta samurtasun erradikala ikertzen ditu, erresistentzia-tresna gisa, indarkeria estetikoaren eta gorputz ez-normatiboetan umiliazioa, beldurra eta lotsa sortzen dituen lodifobia sistemikoaren aurkako erantzun gisa sortu zen Sacresize honetan.
Ikuskizunak erdigunean jartzen ditu normalean ikusezin bihurtu eta baztertuak diren gorputz lodiak, gorputz-aniztasuna erreibindikatzeko eta lodi erreferente positiboak sortzeko zineman, telebistan, antzerkian eta dantzan, narratiba berriak eta etorkizun adeitsuetarako aukerak eraiki ditzaten. Berezko mugimendua, pisuarekiko jolasa eta haragiaren esplorazio estetikoa baliatuta, obrak oinazea gainditzen du, eta mugimendu lodiaren ospakizun sublime eta herrikoia eskaintzen du, gozamen, edertasun eta askapenerako eremu berri bat sortuta.
Fitxa artistikoa: