"Etxeko fikzioak" ikastaroa, Maider Fernandezekin

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko apirilaren 5(e)tik 2027(e)ko maiatzaren 14(e)ra
  • "Etxeko fikzioak" ikastaroa, Maider Fernandezekin

Ikastaro honek etxeko filmazioetatik eta ikus-entzunezko artxiboetatik abiatuta fikziozko zinemara hurbiltzea proposatzen du. Argazki zein mugimendua duten irudiek esanahi ugari izan ditzakete muntaiaren bidez beste irudiekin harremanetan jartzean. Soinuak, testuak edo ahotsak ere irudi horien esanahia birmoldatu dezakete. Zinemak eskaintzen dizkigun errekurtso narratibo eta dramatikoek erregistro dokumentala dirudiena misteriozko kontakizun baten hasieran bihurtu dezakete. Ba al dago fikzio bat kontatzerik nire Aitonak duela 60 urte filmatutako bideoekin? Bihur al ditzaket nire familiaren udako bideoak polizia-kontakizun baten arrasto? Kurtso honek galdera hauei baietz erantzuten die.

Programa

Eduki guztiak ikasgelan erakutsiko diren filmen eta film-zatien adibideetatik abiatuta azaldu eta aztertuko dira, baita parte-hartzaileek beren piezak sortzeko ondoren erabiliko dituzten kontzeptuak eta tresnak ulertzeko lagunduko diguten testuak ere.

  • Etxeko zinema fikzio gisa: Etxeko erregistroa fikziozko disparadore gisa latzen duten adibideak ikustea, zinemagileek eguneroko erregistroetatik fikzioa eraikitzeko erabiltzen dituzten baliabideak ezagutzeko.
  • Testua eta off-eko ahotsa fikziozko elementu gisa erabiltzen ikastea.
  • Artxiboko irudiak eta dokumentu-irudiak fikziozko kontakizunetan erabiltzea.
  • Gidoia eta eskaletaren erabilera aztertzea, irudi-dokumentalaren, artxiboaren, eta etxeko-irudien berridazketan.
  • Muntaiaren potentziala irudien berridazketan aztertzea.
  • Soinua fikzio gisa erabiltzea.

Oharra: apirilaren 12tik 16ra eta maiatzaren 3tik 7ra bitartean ez da klaserik egongo.


Laburrean

Non