Arte Eszenikoen Inklusio Jardunaldiak 2026

Vitoria-Gasteiz 2027(e)ko apirilaren 7(e)tik 2027(e)ko apirilaren 9(e)ra
  • Arte Eszenikoen Inklusio Jardunaldiak 2026

  • Ongizatea izango dute ardatz, baita arte eszenikoek eta musikak ongizate horretan duten rola ere

Arte Eszenikoen Inklusio Jardunaldiek 18 urte beteko dituzte eta Gasteizen egingo dute apirilaren 7tik 9ra. Edizio berriak etorkizunari begira eta elkarrizketa berriak irekiz ospatuko du adin nagusitasun hau, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila antolatzaile nagusi izanik INAEMekin batera.

2027ko edizioak ongizatea izango du ardatz, baita arte eszenikoek eta musikak bizitza eta komunitate bizigarriagoak eraikitzen izan dezaketen zeregina ere. Horretarako, hainbat gai aztertuko dira, hala nola loturak, zaintzak, kultur partaidetza, komunitate-osasuna edo topaguneak eta zentzu partekatua sortzea.

Proposamen bila

2027ko edizioaren prestaketa hasi da jada, eta une honetan programazio artistikoa eta edukiak aberastu ditzaketen proiektuak, ikerketak, argitalpenak, metodologiak, praktika artistikoak eta esperientziak identifikatzen ari dira.

Arte eszenikoekin, musikarekin, inklusioarekin, kultura-eskubideekin, zaintzarekin, komunitate-osasunarekin, kultur partaidetzarekin edo edizio honetako gaiarekin lotutako beste edozein esparrurekin lotutako ekimenek parte hartu nahi badute, formulario honen bidez bidali ahal izango dituzte beren proposamen artistikoak, esperientzia profesionalak, ikerketak, argitalpenak edo egokitzat jotzen duten beste edozein ekimen. Bidaltzeko epea urriaren hasieran amaituko da, eta komisarioak eta batzordeak horiek guztiak aztertuko dituzte hurrengo ediziorako edo beste batzuetarako.

Aurreko urteetan bezala, aurrerago «Fokuan» (komunikazioak) eta «Mentoretzak» deialdi espezifikoak ere irekiko dira.

Informazio gehiago jardunaldien webgunean.


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2027(e)ko apirilaren 7(e)tik 2027(e)ko apirilaren 9(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz - ()

Non