Iragana epaitzeko zailtasunari buruzko obra.
Gerra-garaian, San Migel erietxe psikiatrikoan sartu zituzten hainbat gizon osasuntsu. Zergatik? Handik urte askora, erietxeko zuzendari Garay —sasoi hartan ere zuzendari zena— eta Benet, haren dizipulurik bikainena, enigma argitzen saiatuko dira.
Mayorgaren antzerkiaren funtsezko bi gai ageri dira El jardín quemado antzezlanean. Alde batetik, oroimena eta iragana epaitzeko zailtasuna. "Iragana —esan du Mayorgak— ezin da aurretik jakin, etorkizuna bezain irekia dago, eta hartan dauden galderek arriskuan jar dezakete hura behatzera arriskatzen den oraina". Bestalde, irudimena dago —eta, harekin batera, antzerkia—, errealitate latz eta krudel batetik ihes egiteko bidea, adibidez gerra batean garaitutakoentzat.
Fitxa artistikoa: