Euskadiko Orkestra 2026/27: "SCHUMANN / BRAHMS"

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko apirilaren 12(e)tik 2027(e)ko apirilaren 15(e)ra
  • Euskadiko Orkestra 2026/27: "SCHUMANN / BRAHMS"

Konbinazio brahmsiar liluragarria, malenkonia sakona eta heriotzari buruzko hausnarketa bizitzaren onarpen lasai eta heroikoarekin lotzen dituena.

Bilboko Koral Elkarteak interpretatuko dituen Nänie eta Schicksalslied orri sinfoniko-koraletan, Brahmsek Holderlinen eta Schillerren testuei musika jarri zien, heriotzari eta patuari buruzko gogoeta egiteko. Näniek deitoratzen du ederrena dena ere hil egin behar dela; Schicksalsliedek, berriz, jainkoen zoriona eta gizakiaren zaurgarritasuna aurrez aurre jartzen ditu. Hala ere, Brahmsek testuen gogortasuna orekatu nahi izan zuen, kontsolamendua eta itxaropena ematen dituen musikaren bidez. Nazioarteko ospea duen Christian Zacharias pianojole eta zuzendari alemaniarrak —programa honetan bi eginkizun horiek beteko ditu— Brahmsen mentore izan zen Schumannen Introduction and Allegro appassionato interpretatuko du ondoren. Obra honetan, Schumannek pianoa orkestratik sortzen den eta berriro harekin bat egiten duen ahots sutsu gisa aurkeztu zuen; horrela, Baluarten entzun ahalko den programako azken obraren izaera aurreratu zuen: Brahmsen 3. Sinfoniarena, konpositoreak idatzitako lau sinfonien artean gardenena, klasikoena eta baikorrena dela esan ohi dena.   

  • PROGRAMA: SCHUMANN / BRAHMS

J. Brahms
Nänie   [14’] / Schicksalslied   [18’]

R. Schumann
Introduction and Allegro appassionato   [15’]

J. Brahms
3. Sinfonia   [33’]

Christian Zacharias, zuzendaria eta pianoa
Bilboko Koral Elkartea

kursaal.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2027(e)ko apirilaren 12(e)tik 2027(e)ko apirilaren 15(e)ra
  • Ordutegia19:30
  • LekuaKursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaSalgai irailaren 1ean
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Kursaal, Donostia / San Sebastián

Non