Exkixu taldea bueltan da, eta kontzertua iragarri du apirilaren 17rako Bilbon, Bilbao Arena Miribillako pabiloian.
Formazio berria du taldeak, Gaua heldu orduko bere bigarren eta azken diskoa atera zuenetik 31 urte bete diren honetan. Alex Sardui kantariaren ondoan, Ekain Alzola baxu-jotzailea (Gatibu), Beñat Serna gitarra-jotzailea eta Jon Fresko bateria-jotzailea (Ken Zazpi), Iñigo Ibarretxe taldeko jatorrizko albokaria eta Jon Eguskiza trikitilaria egongo dira. Jose Alberto Batiz musikaria ere taldean ari da musika-produkzio lanetan.