"Cine documental" ikastaroa, Maria Elorzarekin

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko apirilaren 19(e)tik 2027(e)ko maiatzaren 21(e)ra
  • "Cine documental" ikastaroa, Maria Elorzarekin

Zinema dokumentala, ez-fikzioa, errealaren narratibak... Fikziotik haratago dauden lengoaiak oso anitzak dira eta sormenerako bide berri ugari zabaltzen dituzte. Ikastaroan hauetako batzuk esploratuko dira. Atzoko eta gaurko zinemagileen lanak aztertuz, eta Maria Elorzak bere esperientzia pertsonala partekatuz, zinema dokumentalaren muina ulertzen eta, batez ere, beren proiektuak sortzen jardungo dira parte-hartzaileak.

Programa

  • Dokumentalaren historiaren eta generoen inguruko gainbegirada.
  • Ideiaren sorrera eta horri ekiteko estrategiak.
  • Dokumentalaren idazketa: gidoia eta eskaletaren papera.
  • Filmatzeko metodologiak.
  • Muntaketa: berridazketa prozesua.
  • Filma bukatu dugu. Eta orain, zer?

Oharra: maiatzaren 3tik 7ra bitartean ez da klaserik egongo.


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2027(e)ko apirilaren 19(e)tik 2027(e)ko maiatzaren 21(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 17:30-20:30
  • Lekua Larrotxene Kultur Etxea - Intxaurrondo, 57 (Donostia / San Sebastián)
  • Zenbatekoa240 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Larrotxene Kultur Etxea
  • Izen-ematea 2026(e)ko irailaren 16(e)tik 2027(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • Izena emateko informazioa

Non