Euskadiko Orkestra 2026/27: "MAHLER 6: TRAGIKOA"

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko apirilaren 22(e)tik 2027(e)ko apirilaren 26(e)ra
  • Euskadiko Orkestra 2026/27: "MAHLER 6: TRAGIKOA"

Obra erraldoia, bizia, dramatikoa, patuaren ideiak gidatua, non maitasuna, arrakasta, porrota eta heriotza sartzen diren.

Askotan «Tragikoa» izenez ezagutzen den Seigarren Sinfonia Mahlerrek bere bizitzako garairik zoriontsuenetako batean konposatu zuen. Paradoxikoki, ordea, bere katalogoko obrarik ilunena da. Lehen mugimenduak martxa-erritmo gupidagabe bat eta «Almaren gaia» deiturikoa aurkezten ditu; haren lirismoak zurruntasun martzialaren aurka borrokatu behar du. Scherzoak, bere sarkasmoz beteriko dantzarekin, kontraste handia egiten du andantearekin. Azken horrek edertasun nostalgikozko oasi modukoa eskaintzen du, eta bertatik sortzen da zintzarri-hotsa, Mahlerrek espirituak hautematen dituen «lurreko azken soinu» gisa deskribatzen zuena. Azken mugimendu zabalak mailu-kolpe ospetsuekin egiten du gailurra; emaztearen esanetan, Mahlerrek etorkizuneko zoritxar pertsonalen iragarpen gisa ikusten zituen «patuaren kolpeak» ziren haiek. Pablo Gonzalezek —Bartzelonako Orkestra Sinfoniko eta Kataluniako Orkestra Nazionalaren eta RTVEren Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular izandakoak— Baluarten gidatuko du gure orkestra muturreko paisaia emozional honetan barrena.

  • PROGRAMA: TRAGIKOA

G. Mahler
6. Sinfonia   [79’]


Pablo González, zuzendaria

kursaal.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2027(e)ko apirilaren 22(e)tik 2027(e)ko apirilaren 26(e)ra
  • Ordutegia19:30
  • LekuaKursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaSalgai irailaren 1ean
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Kursaal, Donostia / San Sebastián

Non