Euskadiko Orkestra 2026/2027: "14. Miramongo Matinéea: Duo Cantabile"

Donostia / San Sebastián 2027(e)ko Maiatzak 15
  • Euskadiko Orkestra 2026/2027: "14. Miramongo Matinéea: Duo Cantabile"

Euskadiko Orkestraren ganbera-zikloaren 2026/27 Denboraldiaren kontzertua. 

Orkestraren ganbera-zikloak hasieratik Kutxa Fundazioaren babesa du.

Miramongo Matinéeak ganbera-musikaz gozatzeko espazio hurbil eta berezia sendotu dute 35. Denboraldira iritsi diren honetan.

16 larunbatetan zehar, Euskadiko Orkestrako interpreteek osatutako taldeek garai eta estilo desberdinetako ibilbidea eskainiko dute. Hitzordu berezienen artean urtarrileko San Sebastian Egunaren ospakizuna nabarmentzen da, Danborradaren eta Donostiako inauteriaren iruditeria musikalean inspiratutako egitarauarekin. Jazzak presentzia nabarmena izango du, lehenik Claude Bollingen unibertsoaren bitartez eta ondoren Tcha Limberger multiinstrumentista, abeslari eta konpositore belgikarraren bisitarekin, jazz manouchearen nazioarteko erreferentzia handienetako bat. Gonbidatuen atalean, gainera, musika garaikidearen interpretazioan erreferentziazkoa den Kea abesbatzak ere parte hartuko du, bere 30. urteurrena ospatzeko Josu Okiñenarekin batera. Horrez gain, gaur egungo piano-panoramako interprete paregabe eta originalenetako bat ere izango dugu, Steven Lin, Arthur Rubinstein Nazioarteko Lehiaketaren irabazlea.

DUO CANTABILE:

Hiru mende musikan

Tres siglos de música

  • SAY: Gece Gezintisi
  • ZABALETA: Isik
  • RAVEL: Le tombeau de Couperin/ Miroir. Une barque sur l’océan / Pavane pour une infante défunte 
  • BOTTESINI: Fantasia ‘La Somnambula’, kontrabaxu eta pianorako

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2027(e)ko Maiatzak 15
  • Ordutegia11:00
  • LekuaMiramon
    Donostia / San Sebastián
  • Zenbatekoa11 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non