Bryan Adams (abuztuak 19 - Navarra Arena)

Pamplona/Iruña 2027(e)ko Abuztuak 19
  • Bryan Adams (abuztuak 19 - Navarra Arena)

Bryan Adams abeslari kanadarra berriro igoko da Nafarroa Arenako agertokira

Bryan Adamsek ‘Roll With The Punches’ birarekin jarraitzen du eta 2027ko udarako hiru kontzertu berri iragarri ditu. Horien artean dago Iruñeko Navarra Arena, abuztuaren 19an, ostegunez.

‘Roll With The Punches’ bira 2025eko urtarrilean hasi zen eta 2026an ere jarraitzen du; datorren urteko udan, berriz, hurrengo etapan murgilduko da.

Lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, Bryan Adamsek 40 herrialde baino gehiagotan lortu ditu lehen postuko arrakastak, eta mundu osoko zaleak biltzen dituen rock ikuskizun onenetako bat eskaintzen jarraitzen du. Gainera, sari ugari jaso ditu, besteak beste, Grammy sari bat, hainbat American Music Awards eta Oscar sarietarako hiru izendapen, baita Urrezko Globoetarako bost izendapen eta 18 Juno sari ere. Kanadako Ordenako Lagun ere izendatu dute.

Orain, kanadarra azaroaren 6an kaleratuko duen disko berria, How’s It Goin’, aurkezteko prestatzen ari da. Kanadari egindako maitasun-gutun musikal eta pertsonala da, eta dagoeneko entzun ditzakegu bertako ‘51st State’ eta ‘The Ballad of Terry Fox’ singleak.

Sarrerak urriaren 9an, ostiralean, jarriko dira salgai, 10:00etan.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2027(e)ko Abuztuak 19
  • LekuaNavarra Arena
    Aizagerria Plaza, 1
    Pamplona/Iruña
    Web
  • ZenbatekoaUrriaren 9an 10:00etan salgai
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Ikusi agenda Navarra Arena, Pamplona/Iruña

Non