2026ko #CivivoxInTheMapping jaialdiaren egitarauaren barruan.
Sortu zenetik, lehenik Agertokiak barnean, gero Voxtxikia ekimenean eta, gaur egun, #Civivoxinthemapping jaialdiaren barruan, Lehen Haurtzarorako arte eszenikoen bidez, haur, familia eta artistendako topalekua da Mendillorriko Civivox agertokia, antzerki eta arte eszeniko mota guztietara lehendabizikoz hurbiltzeko. Argazkiok jaialdiaren historia gurutzatzen dute, bertako agertokietan umetxoendako eman diren ikuskizunetako batzuen bidez, oroimenean gordeta begirada ttikien, aurkikuntza handien eta antzerkiarekin izandako lehen esperientzia hori.