Un lugar perfecto albumak harrera izugarri ona izan zuen 2025ean; izan ere, Espainiako Musika Akademiaren Sarietan Pop/Rock Albumik Onenaren Saria jaso zuen eta MIN Sarietako Musika Ekoizpen Onenaren Sarirako izendatu zuten. Orain, Depedrok etapa berri bati ekin dio agertoki gainean.
Depedro eta bere taldea Furia y Calma ikuskizunarekin datoz, disko berriaren aurkezpen-bira gisa. Kapitulu berri honetan, Jairo Zavala buru duen taldeak bere ibilbidearen bereizgarri diren emozioak, bidaia eta soinu-identitatea izango ditu abiapuntu, publikoarekin berriz elkartzeko orduan. Mexiko Hirian grabatu dute disko berria, Camilo Larak (Instituto Mexicano del Sonido) ekoitzita eta Vivir Quintanaren, Camila Morenoren eta Iván Ferreiroren kolaborazioekin.