Ba al dago jakiterik nolakoa zen mastodonte bat, "sable-hortz" edo neandertal bat? Desagertutako espezieen bizi-itxura berreraikitzeko, artista paleontologikoek fosilen azterketatik hasten den eta gaur egungo senideen anatomia, lokomozioa eta portaera aztertzen jarraitzen duen lan-metodo bat erabiltzen dute. Artea eta zientzia uztartzen dituen lan horren emaitza iraganeko bizitzako irudi zorrotz eta erakargarrietan gauzatzen diren hipotesiak dira.
Hitzaldi honetan, Mauricio Antónek bere lan-metodoa azalduko du, hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbide profesionaletik ateratako adibideekin.
Oharra