Kronos obra soila da, minimalista, non harrizko txalapartak paper nagusia hartuko du. Bertan bere errekurtso sonoro guztiak zabaltzen ditu inspirazio zinematografikoa duten konposizio minimalisten bitartez, Philip Glass, Yann Tiersen, Clint Mansell eta Hans Zimmerren musikaren eraginarekin. Soinu hauekin introspekziorako bidea zabaltzen da aldaketa teknologikoak eta komunikatzeko era berriak jota dagoen gizarte honetan. Jatorrira itzuli hortik eraikitzen hasteko. Tematika estu harremanduta dago maria mendoza konpositoreak formaziorako aukeratu eta moldatutako obrekin, berak Kronos ulertzen duen bezala "gure inguruan ematen diren aldeketei buruzko gogoeta eta begi hutsez ikusten ez dugunaren azpian dagoena; gu eusten eta orekatu egiten gaituen parte hori".
Basabiren webgunea: basabi.eus.