"La historia de todas nosotras"

  • "La historia de todas nosotras"

La historia de todas nosotras dokumentala (lehen zatiak Las mujeres decididas zuen izenburua) Mundubat GGKEk martxan jarritako proiektu handiago baten parte da, Emakume guztiok eleberri grafikoarekin eta Emakumeak dantza-piezarekin batera.

Filmak El Salvadorreko hiru emakumeren kontakizuna jasotzen du: abortu-delitua egotzita, oinarrizko eskubideak urratu zizkieten, eta, azkenean, hilketa larriagotzeagatik espetxeratu zituzten, ospitaletik kanpoko erditzeetan haurrak galdu zituztenean.

1998an, El Salvadorrek bere Zigor Kodearen erreforma egin zuen abortua legez kanpo uzteko, 2 eta 8 urte bitarteko espetxe-zigorrekin. Hala ere, haurdunaldia borondatez eteten den kasuetan, emakumeei 30 eta 40 urte arteko kartzela-zigorra ezartzen zaie giza hilketa larriagotzeagatik.

Elsiren, Cinthiaren eta Marianaren istorioa da honako hau, baina beste askorena izan liteke, eta gurea.

Proiektuaren webgunea: www.mundubat.org/proyecto/emakumeguztiokgara/

Fitxa

Trailerra

 


Laburrean

  • Mota Pelikula
  • Egileak Itxaso Díaz
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2020