"Berezia nintzela esaten zidaten, behin eta berriz. Bizitzan nahi nuena lortuko nuela ere esaten zidaten, besterik gabe nahi izate hutsarekin. Errealitateak berehala esnatu ninduen; enaiz berezia eta ez dut desira- tutakoa lortuko nahi izateagatik bakarrik."
Bizitza perfektua eta arazorik gabekoa erakutsi beharra eta erreala ez den mundu baten onarpen beharra, mugagabea den hutsunea estaltzeko bidearen bila. Hori da Millenialek sentitzen duguna; kritikatua den generazio honek egi sakona izkutatzen du: zoriontasun eza. Guztiz aldakorra den teknologiaren eraginez, aldaketetara erraz eta azkar ohitzen garen pertsonak gara. Bestalde nartzisista, berekoi, helbururik gabekoak eta alperrak garela leporatzen digute, baina hau guztia azken urteetan eguneroko errutina errazteko gizarteak doitu duen “sari azkar” mekanismoaren ondorio da. Ustearazi digutenaren kontra nahi dugun dena lortuko ez dugula ikusten dugunean autoestimua urratu egiten da. Generazio hau aurrekoak baino autoestimu txikiagoarekin hazten ari da, sekula beteko ez dugun hutsunea betetzeko saiakera jarrai batean.
Gure lan honek millenial baten buruan zer dagoen islatzeko helburua du, galtzaile sentsazio hori ere landuz. Dantzariak mugimenduaz gain ahotsa ere erabiliko du, Gartxot musikariak obrarako sortutako bi abestien laguntzaz ikuslearengana sentipenak zuzenago irits daitezen.
Fitxa artistikoa