"Nora"

  • "Nora"

Norak 30 urte ditu, aitona argentinar Nicolasekin bizi da eta bere lagun Meriren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkarian horoskopoa idazten du, baina bidaia-idazle izateko ametsa du.

Aitona hil eta Dyane 6 zahar bat utziko dio hark oinordetzan. Oso gaizki gidatzen du, baina helmugarik gabeko road trip bat egitera abiatuko da Nora Euskal Herriko kostaldetik, aitonaren errautsak amonaren ondora eramateko.

Ibilbideak berehala erakutsiko dio ez dela bidaiari petoa, eta zeukan ametsak berez ez duela zerikusirik berarekin, baizik eta aitzakia hutsa zela libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta, lehen aldiz, bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko.

Fitxa

  • Gidoigilea eta zuzendaria: Lara Izagirre
  • Aktoreak: Ane Pikaza, Héctor Alterio, Ramón Barea, Klara Badiola, Naiara Carmona, Itziar Ituño, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Peio Berterretche, June Isasi, Paul Correa, Aia Kruse, Loli Astoreka, Joseba Usabiaga, Catherine Domain
  • Ekoizpen zuzendaria: Itxaso Espinal
  • Arte zuzendaria: Izaskun Urkijo
  • Makillajea eta ile apainketa: Rakel Blázquez
  • Editorea: Ibai Elortza
  • Ekoizpena: Gariza Films, Tandem Films, La Fidèle Production
  • Ekoizpen exekutiboa: Garazi Elorza
  • Argazki zuzendaria: Gaizka Bourgeaud
  • Jantzien diseinua: Iratxe Sanz
  • Soinua: Jean Minondo
  • Konpositoreak: Paula Olaz, Pascal Gaigne
  • Banaketa: A Contracorriente Films
  • Iraupena: 100 minutu
  • Hizkuntza: Euskara (% 80) eta gaztelania, ingelesa eta frantsesa (% 20)
  • Webgunea: www.norafilma.com

Harremanetarako

Komunikazioa eta prentsa: eva@madavenue.es 
Informazioa: norakomunikazioa@gmail.com 


Laburrean