Bi heroiren istorioa kontatzen du filmak: Buddy, zakur leiala, eta Felix, katu ongilea. Buddy espaziora bidali zuen zientzialari batek, eta, arazo baten ondoren, superheroi bihurtu zen. 50 urtez espazio-ontzian harrapatuta egon ondoren, 2019an, ezagutzen zuenaren oso bestelako mundu batean lurreratu da. Aldaketa garrantzitsuenetako bat da herritarrek animaliak gorroto dituztela, eta, beraz, abentura-lagun bat aurkitu beharko du. Jabearen bila ari dela, Felix topatuko du, eta berarekin abentura handiak biziko ditu.
Fitxa
Zineuskaditik banatzailearekin harremanetan jartzeko aukera emango zaizu, prezioa negoziatu eta emanaldiaren eskubideak lor ditzazun. Mesedez idatzi info@zineuskadi.eu helbidera.