Baneki non bizi diren zure oroitzak
banaka-banaka bildu eta
daroazun txabusina gorriko patrikan gordeko nizkizuke
mendazko karameluak gordetzen dituzun patrika berean,
horrela, bakardadeak gogoa sumintzen dizunean,
karameluen ordez
miazkatu ahal izango zenituzke oroitza galduak.
Mikel Etxaburu Osa (Ondarroa, 1969) Euskal Filologian Doktorea da eta irakasle Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. Literaturari dagokionez, beste hiru poema liburu ditu argitaratuta: Zu zara orain txoria (Elkar, 2011), Hodeiak zapatetan (Susa, 2014) eta Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016). Azken lan honekin Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko poesia saria irabazi zuen.