"Aho uhal"

  • "Aho uhal"

Olatz Salvador (1990, Donostia) artistak hainbat urte daramatza musika eszenan murgilduta. Skakeitan taldean hasi zuen bere bidea 2010ean. Handik lau urtera, ordura arte konposatutako abesti sorta bat lehen aldiz oholtza batera eraman zituen, gitarra lagun zuela. 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen estudioko lana: Zintzilik (2018, Airaka).

Asko izan dira Zintzilik diskoaren baitan burututako kontzertuak, hauetariko hainbat Euskal Herriko agertoki garrantzitsuenetan: BBK Live jaialdia (Rosalía, The Strokes, Weezer, The Blaze, Vetusta Morla...), Donostia eta Bilboko Aste Nagusiak, Basque Fest jaialdia, Plateruena Antzokia Durangoko Azokan... eta Xoel López edota Christina Rosevinge bezalako artisten kontzertuei irekiera ematen aritu da. Nøgen taldearekin batera, estatu mailako bira arrakastatsu bat abiatu zuen, Madril edota Bartzelona bezalako hiriburuetako aretoak goraino bete zituelarik. Birari itxiera bat emateko, Donostiako Victoria Eugenia aretoan zuzeneko bat eskaini zuen 700 pertsona ingururen aurrean.

2021eko urtarrilean dator bere bigarren lana, Aho uhal,Pablo Novoa musikariak ekoitzia eta Haritz Harreguy estudioetan grabatua eta nahastua. Salvadorrek 12 abestiz osatutako proposamen landua dakar, hitzetan Alaia Martin edota Ane Labaka bezalako sortzaileen ekarpenekin, eta, ahotsei dagokienez, Rozalén, Iván Ferreiro eta beste hainbat artistaren laguntzarekin. Bi urtetan zehar ontzen aritu den lan kontzeptuala da Aho uhal, eta, berriz ere, sokaren dardaretan murgildu da korapilo berriak askatzen saiatzeko.

Erosi Aho uhal diskoa

Abestiak

1. Gaua (1:03)
2. Ahots hari (3:26)
3. Gelditu hor (4:15)
4. Zure egia (2:38)
5. Euria (3:42) -bideoklipa-
6. Galdu (2:45)
7. Eraman nazazu (4:32)
8. Ez garen gu (3:43)
9. Mareak (3:48)
10. Ba hori (3:50)
11. Eskuekin (4:23)
12. Promesas que no valen nada (4:25)


Laburrean

  • Egileak Olatz Salvador
  • DiskoetxeaAiraka
  • Zenbatekoa12,00 € (CD)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2021
  • LizentziaCopyright