Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) bakarkako proiektua da Esanezin. 2020an bi kanta argitaratu ostean, 2021eko udaberrian ikusi du argia bere estreinako lanak. Popa oinarri duten 7 abesti pertsonal eta intimoz osatutako bilduma da. Barrutik kanpora kontatutako istorioen bidaia suposatzen du, noraezetik aireratzera iritsi arte. Bidaia gitarra eta Ianireren ahots soilaz hasten da, eta, diskoak aurrera egin ahala, instrumentu eta geruza ezberdinak gehitzen dira, doinu lasaiekin hasi eta erritmo biziagoekin amaituz.
Erosi Aireratzen diskoa:
Sorkuntza: Ianire Aranzabe
Ekoizpena: Oriol Flores, Claudi Arimany
Musikariak: Ianire Aranzabe, Oriol Flores, Guillem Callejón, Claudi Arimany, Garazi Esnaola, Leire Berasaluze
Grabaketa eta nahasketa: Claudi Arimany (Turonet)
Ahotsen grabaketa ("Esan ezin" eta "Altzagarate" kantetan): Eñaut Gaztañaga (Gaztain Estudioak)
Masterizazioa: Iñaki Illarena (Aberin)
Abestiak
1. ≠ (03:24)
2. Altzagarate (02:30)
3. Berriz (Zu) (03:41)
4. Bide+ (03:23)
5. Denbora (02:53)
6. Inork entzuten ez gaituenean (03:03) -bideoklipa-
7. Esanezin, Leire Berasaluze - Esan ezin (ft. Leire Berasaluze) (03:02)