Iruñeko Haizeberri dultzaineroen taldeak bere hamargarren urteurrena ospatzeko elkartearen lehen diskoa kaleratzen du. Lan oso berezia, argitalpenaren izenburuak berak modu ezin aproposagoan azaltzen duena: auzolana, talde-lana, auzokoen lana. Halaxe labur dezakegu Haizeberrik hasieratik izan duen nahia: kulturaren aldeko auzolana. Hilabeteetako lan gogorraren ostean, musikak prestatuz, entsaiatzen eta maketazio eta diseinuari dagozkion zereginetan sartuak, pandemia baten erdian gainera, azkenik honen guztiaren emaitza aurkezten dugu, pasa den ekainean Espartza-Galarko Sonido XXI estudioan grabatzen egon ostean. “Auzolan” jotzen ditugun musikak biltzen ditu, hemengoak diren doinuak, mota askotarikoak.
Diskoa non eros daitekeen jakiteko