Bilbo, bertako ohiturak eta bertako jendea hizpide hartzen dituen ibilbide bat da De Bilbao ¡¡Ahivalahostia!! Tomás Ondarraren izen bereko liburutik abiatuta, Gorka Mínguezek eta Yeyo Bayeyok ikuskizun txirene-txirenea sortu dute, bilbotar idiosinkrasiari dagozkion abestiak, bitxikeriak, tradizioak eta berezitasunak nahasita.
Kuadrilla, txikiteroa, Marijaia, Arrikibarko zoroa, Tonetti —badakigu pailazo famatua Kantabrian jaio zela, baina bilbotarrok nahi dugun lekuan jaiotzen gara—, Karola, Gargantua, San Blasa, Athletic... izango ditugu gurekin Botxoan barrena egingo dugun bidaia honetan. Eta gure zirimiri famatuak ere ez digu festa zapuztuko.
Sailkatzen zaila den ikuskizuna da: kabaret txirenea?, Bilbori oda?, stand up comedy bilbotarra? Beharbada, ondoen definitzen duena zera da: "bilbainada bat".
Fitxa