"Haragi hosto"

  • "Haragi hosto"

Juan Ramon Makuso (Errenteria, 1961). Poeta eta filosofoa. Filosofia ikasketak egin zituen Donostiako Zorroaga Fakultatean. Filosofia irakaslea da lanbidez. 1998an Pentsamenduaren erresistentzia liburua argitaratu zuen, beste hainbat egilerekin batera. Ia hogei urte igaro dira bere lehen poema bilduma argitaratu zuenetik, Bizitzak hil egiten du. Hiri gorazarre izenburupean kaleratu zuen bigarren poema liburua. 2008an argitaratu zuen Oraina galdua izenburuko saiakera, Erein argitaletxearen enkarguz. Eta urtebete geroago kaleratuko zuen, baita Erein argitaletxearekin baita ere, Huntza hezur berritan poema liburua. Hitzak argi poesia liburua plazaratu zuen 2014an, Pamiela argitaletxeak argitaratuta. Muga eta Chillidari gorazarre antologia elebidunetan ere argitara eman dira bere poemak. Makusok Miserikordia Etxea Joan Margarit poeta kataluniar handiaren lana euskaratu du; poetaren eta itzultzailearen arteko elkarrizketak osatzen du liburua. Juan Ramon Makuso Euskadi Irratiko ohiko kolaboratzailea izan da, "Pentsamendua eta Poesia" jardunaldien bultzatzailetako bat da, eta, aurten, bere bosgarren poesia liburua aurkeztu du: Haragi hosto.

Denboraren bihotzak
arnasten du ene hitza,
isiltasuna geldiaraziz.
Badoa haizearen urratsa
badoa udazkeneko
beste hosto bat urratuz,
eta badu begiradak ur jario bat
maitasun hilezkorraren irria
zapaldu duen unean.
Eskuak iltzatuta datoz.


Laburrean

  • Egileak Juan Ramon Makuso
  • ArgitaletxeaBalea Zuria
  • Zenbatekoa12,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua72
  • Argitalpen-urtea2021
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-123795-0-1
Euskadi, auzolana