Pabellón 6eko Antzerki Laborategiak Gazte Konpainiarekin batera ekoitzitako lan berria.
Sinopsia
Sei antzezlek beren bizitzako garaietan zehar bidaiatzen dute: haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa. Beren beldurrak, bizipenak eta une kuttun eta barne-barnekoenak partekatzen dituzte. Bizitzea egokitu zaien denboraren zimurdurak erakusten dituzte. Gai politiko, etiko eta bizitzari berari buruzko eztabaidan sartzen dira: politikaren eragina hezkuntza-sisteman, haurtzaroan jasandako indarkeria, hitzaren boterea, heldu-munduaren tirania, zahartzaroko errebeldia eta besteaz jabetzeak dakarren kemena.
"Bestearengan neure burua ezagutzea nire eskuekin egiten dudan bezala, nire esku txikien zatitxo bakoitzarekin egiten dudan bezala".
Fitxa
Egilea
Ana García Peña aktore, antzerkigile eta zuzendaria, Euskadiko Dantzerti Goi Mailako Eskolan lizentziatuta da. Antzerki arineko lanekin hasi zuen bere ibilbidea: Cuídame de mí-k Pabellón 6eko Antzerki Arineko Jardunaldietan epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen eta Vendiendo el mar Getxoko Antzerki Laburreko Jardunaldietan eta Gasteizko 150gr Jaialdietan hautatua izan zen. 2021ean, formatu handiarekin animatu zen, eta VULNERA konpainia sortu zuen. Hainbat lan ditu esku artean konpaini honekin, hala nola: Lo que no se ve (Eszenabide 2021ean saritua eta Harrobiako trantsizioetan hautatua), udazkenean BAD jaialdian estreinatuko dena, eta Sensiblona, emakumeak gizartean duen sentsibilitateari eta rolari buruzko ikerketa sozial eta performatibo batetik abiatzen den lana (hurrengo estreinaldia).