"Black is Beltza II: Ainhoa"

  • "Black is Beltza II: Ainhoa"

Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio-bidaia bati ekiten dio Euskal Herrira abiatuz lehenbiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu.

Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, honek erabakiko du Ainhoarekin batera bidaia jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.

Fitxa

  • Zuzendaria: Fermin Muguruza
  • Gidoia: Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Isa Campo
  • Ekoizpen etxeak: Tal­ka Records & Films, Lagar­to Cine (Lotura Films-en eta Draftoon-en laguntzarekin animazioan)
  • Animazio zuzendaria: Imanol Zinkunegi
  • Arte zuzendaria: Beñat Beitia
  • Muntaketa: Dani Azpitarte
  • Pertsonaien diseinua: Josep Homs
  • Estrak: Ame Tres Voltes Rebel
  • Soinua: Víctor Sánchez
  • Musika: Maite Arroitajauregi "Mursego"
  • Iraupena: 86 minutu
  • Banaketa: Barton Films
  • Nazioarteko salmentak: Film Factory
  • Hizkuntza: arabiera, gaztelania, euskara, frantsesa, ingelesa
  • Webgunea: www.blackisbeltza.eus


Laburrean

  • Mota Pelikula
  • Egileak Fermin Muguruza
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2022