1966. Ipar Euskal Herriko Bizkarsoroko herrixkan, lau gaztek hitz batzuk aurkitu dituzte mendian lurperatuta. Euskarazko hitz zaharrak. Herrian, gero eta gutiago mintzatzen da hizkuntza hori. Gazteak frantsesez ari dira. Michellek 21 urte ditu, eta ez ditu ulertzen. Bere familian aspaldi ez da hizkuntza hori hitz egiten.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Josu Martinez
- Gidoia: Josu Martinez
- Argazkia: Hibai Castro Egia
- Muntaketa: Alex Argoitia
- Zuzendari artistikoa: Izaskun Urkijo
- Soinua: Xanti Salvador
- Musika: Joserra Senperena
- Aktoreak: Lea Campistron, Arantxa Hirigoien, Titika Rekalt, Yaiza Arregi
- Ekoizpena: Gastibeltza Filmak
- Banaketa: Gastibeltza Filmak
- Generoa: fikzioa
- Iraupena: 13 minutu
- Harremanetarako: katti@gastibeltza.eus