"Orkestra Lurtarra"

  • "Orkestra Lurtarra"
  • "Orkestra Lurtarra"

Bizitzan ezer ez da erraza, ezta bat-batekoa ere, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara... edo ez... eramango duten musikariek. Baita Lotura Films-ekoek ere: hain zuzen ere, 2014an izen bereko liburuan oinarrituta film hau egitea erabaki zuten. Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta lanak.

Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren Orkestra Lurtarra liburuan oinarrituta dago, baina beste era bateko tratamendua egin dute musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta.

Filmeko pertsonaiek eta arrakasta horren bilaketan biziko dituzten hartu-emanek gizartea ezin hobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria eta pixka bat tuntuna; Salegi bizizale eta harroa; Perfumetti anaia erromantikoak; Aldika orojakilea; Osoki bihurri eta egoskorra, Presidentea izeneko ahuntza...

Sinopsia

Manu, haurra zela, Stella Panini piano jotzaile handiarekin maitemindu zen, eta hura ezagutzea zuen amets. Horretarako, Stefano Salegi gerora manager bilakatuko den pertsonaia ilunaren aholkuari jarraituz, orkestra bat osatuko du. Baina Manu, ameslariaz gain, bere kabuz doan 'outsiderra' ere bada. Jendeak ez du berezitasun hori ulertzen, eta bere instrumentua, erratza, izaera berdingabe horren adierazlea da. Bitxikeria horiek ez dira orkestra sortzeko oztopo izango: bertan elkartuko dira urduri dagoenean besapean azkura sentitzen duen kontrabaxu jotzaile bat, haizeak jotzen dituzten eta naturaz gaindiko usaimena duten bi anaia biki, kontratenor bibotedun bat eta triangelua jotzen duen perkusio jotzaile bat. Gainera, eskaileraren saioa egiten duen ahuntz ijito batek laguntzen die.

Fitxa

  • Zuzendariak: Imanol Zinkunegi, Joseba Ponce
  • Gidoia: Harkaitz Cano, Eneko Olasagasti
  • Musika: Joseba Ponce
  • Animazio zuzendaria: Imanol Zinkunegi
  • Dekoratuen eta hondoen arduraduna: Aitor Etxebeste
  • Ekoizpen etxeak: Lotura Films, Jarraituz Filmak AIE
  • Ekoizpen exekutiboa: Miren Berasategi
  • Story board-a: Imanol Zinkunegi, Joseba Ponce
  • Iraupena: 70 minutu 

Lotura Films

Laburrean

  • Mota Pelikula
  • Egileak Imanol Zinkunegi, Joseba Ponce
  • Produkzio-etxeaLotura Films, Jarraituz Filmak AIE
  • Estreinaldi-urtea2022
  • Eranskinak