“Ligatzeko gogoz zabiltza, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Eta app horiek erabiltzen hasi zarenetik zure antsietate mailak gora egin du? Galdera hauen erantzuna baiezkoa bada, ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dudalako: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra”.
Ikuskizun honek antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu. Aktore bakarra du oholtza gainean. Eta berarekin batera ilusio faltsuen bidean barneratuko gara, umorez eta dramaz betetako bidaia egiteko.
Fitxa artistikoa:
- Ikuskizun mota: Musikala
- Gidoia eta zuzendaritza: Andoni Mutiloa
- Antzezlea: Andoni Mutiloa
- Aholkularitza eta kanpo begirada: Amancay Gaztañaga
- Musika: Andoni Mutiloa eta Eñaut Gaztañaga
- Argazkiak: Eider Iturriaga
- Iraupena: 50 minutu
- Formatua: Txiki ertaina. Aretoko ikuskizuna.
- Hizkuntza: Euskara
- Ikusleak: Nerabeak ( 15 urtetik gora) eta helduak
- Estreinaldia: Bertsio laburra: 2022ko maiatzaren 14ean, Donostiako Poltsiko Antzerkiaren jaialdian. Bertsio luzea: 2022ko urriaren 19an, Donostiako LABO XL4 jaialdian.
- Ekoizpena: Elur Etxea
- Babesleak: Gehitu eta Mugen Gainetik, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia Kultura eta Dantzagunea.