Vasoan egunsentia da. Oso egun berezia da animaliendako: Inauteriak dira eta! Kukua armiarmaz mozorrotzen da, ahatea untxiaz, dortokak hegalak ateratzen ditu, astoa untxiburu bihurtzen da eta dinosauroak tukano moko bat janzten du. Guztiak elkartzen dira ospatzeko eta dantzatzeko, baina... bat-batean, festa guztia astintzen duen orro izugarri bat entzuten da: Lehoia da, festara gehitu nahi duena, baina ez daki nola egin, eta gainerako animaliak beldurtu egiten ditu.
Honek oso triste uzten du Lehoia, bere nahia beraiekin jolastea besterik ez delako, nahiz eta gainerako animaliek ez dakiten hori. Lehoia bakarrik dabil basoan eta laguntza behar duten hainbat animalia aurkitzen ditu. Zalantzarik gabe, guztiei laguntzen die, eta izan ere, orro ikaragarri horien eta bere itxura beldurgarriaren atzean, bihotz erraldoi bat gordetzen du.
Fitxa