1905ean, Rokeya Hossein idazle bengaliarrak Ladylandekin egiten zuen amets, emakumeek gobernatutako lurralde utopikoarekin. Handik mende batera, Inés zuzendari espainiar gazteak autoaurkikuntza-bidaia bati ekitea erabaki du, Rokeyaren aztarnei jarraituz eta Ladyland-en bila.
Fitxa
Zuzendaria
Isabel Herguera (Donostia, 1961) artista bisuala, ekoizlea eta animazio-zuzendaria da. Bere filmografian nabarmentzekoak dira hauek: La gallina ciega (2006), animaziozko film labur onenaren Goya sarirako izendatua; Ámár (Zinemira, 2010), animaziozko film labur onenaren saria Animadrid jaialdian; Bajo la almohada (Kimuak, 2012); Amore d’Inverno (2015), Euskal Zinemaren Sari Nagusia Zinebin; eta Kutxa beltza, Izibene Oñederrarekin batera zuzendua eta Kalebegiak (Belodromoa, 2016) film kolektiboan bildua. Aurten La mujer ilustrada film laburra aurkeztuko du Kimuak sailean. Animaceko zuzendaria izan da, Arteleku Mugimenduzko Irudien Laborategia (Donostia) koordinatzen du eta Los Angelesen hamarkada bat baino gehiagoz aritu zen animatzaile gisa. 2014an Irizar Sariaren Epaimahaiko buru izan zen. El sueño de la sultana bere lehen film luzea da.