Euskal tradizioari arketipikoki lotuta dauden akordeoiarekin eta txistuarekin unibertso aitzindariak jorratu dituzte Gorka Hermosak eta Garikoitz Mendizabalek Sustraien matxinada (Roots rebellion) lanean. Jada musikaren munduan mitoak diren Carles Benavent baxu-jotzailearekin eta Tino di Geraldo bateria-jotzailearekin grabatu dute diskoa. Besteak beste, Miles Davis, Chick Corea, Paco de Lucía edo Camarón bezalako artista iraultzaileen musikari izan dira Benavent eta di Geraldo.
Abestiak
1. Mater Noster (5:06)
2. Palmi (4:29)
3. Dwarves Tales (6:23)
4. Amore (2:55)
5. Sua (3:13)
6. Zelaia (3:09)
7. Alabei (3:58)
8. Fasio (3:15)
9. Northern Lights (4:09)
10. Zumardi (3:33)
11. Paco (5:33)