"Amaineman"

  • "Amaineman"

Josune Arakistainek (Süne) bere bakarkako lehen diskoa plazaratu du Amaineman izenpean. Lana hamaika abestiz osatuta dago.

Musikariak euskaraz ezezaguna den Amaineman (amain eman) hitza lehen planora ekarri nahi izan du, eta aitortu duenez, “hasierek ematen duten askatasunarekin zein beldurrarekin” sortu ditu abestiak, amaierez eta etapa aldaketei buruz kantatzeko. Tradizioa, emakumeen ahalduntzea zein egunerokotasuneko gaiak ere landu ditu besteak beste.

Bakarkako bide berri honetarako, Sünek bere bi munduak batu ditu: trikitia eta elektronika. Diskoa ontzerako orduan hainbat artista izan ditu ondoan: Veintiuno, Antia Muiño, Greta Ch’aska, Moonshine Wagon eta Rikki.

Abestiak: 

1. Kantauri

2. Hori Bai

3. Lau Korapilo

4. Urruti

5. Muxu Bana

6. TXITXARRO

7. Ondo Dago

8. Kopa

9. Milaka Lore - Miles de Flores

10. Sunday

11. Orainari

 

 

balaunka.com

Laburrean

  • Egileak Süne
  • DiskoetxeaBalaunka
  • Zenbatekoa12,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2024
  • EskuratuErosketa