"Babesa"

  • "Babesa"

Aratz, pertsonaia nagusia, egoera zailak bizi dituen gaztea da, sare sozial urria du, lan prekaritatea eta ama gaixo terminala, etengabeko laguntza behar duena.

Egoera-kate horrek antsietatea eta egonezina sortzen dizkio Aratzi, eta familiaren arazoak konpontzeko eta bizitza hobetzeko premiak dirua irabazi beharra areagotzen dio.

Prostituzioan ikusten du Aratzek arazoak azkar konpontzeko bidea. Hor ezagutuko du Migel, eta harenganako sentituko duen erakarpenak gainditu egingo du gainerako bezeroekin duen harremana.

Horrek ustegabeko egoera batera eramango du.

Fitxa

  • Ekoizle eragileak: Mireia Gabilondo, Ane Antoñanzas
  • Gidoia eta zuzendaritza: Ander Iruretagoiena
  • Zuzendari laguntzailea: Iñigo Sbeltza
  • Argazki zuzendaria: Aitor Mendilibar
  • Arte zuzendaria: Mikel Serrano
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Zuzeneko soinua: Iñigo Azkue
  • Makilaje eta ile apainketa: Leire Ruiz
  • Músika: Joseba Beristain
  • Muntaketa: Inge Mendioroz
  • Soinu edizioa eta nahasketa: Haritz Lete
  • Produkzio burua: Gorka Askasibar
  • Iraupena: 19 minutu

Laburrean

  • Egileak Ander Iruretagoiena
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2024