"30 urte"

  • "30 urte"

Garik orain dela 30 urte grabatu zuen bere bakarkako lehen diskoa, hain justu, Gari (Elkar, 1995). Urteurren biribila ospatzeko, lan haren binilozko edizio zaharberritua egin dugu, tirada mugatukoa eta oso-oso berezia. Izan ere, Garik ahotsak berriz ere grabatu ditu jatorrizko pisten gainean. Halaber, Miguel Moyanok gitarra gehitu dio zeinbat kantari. Gainerako guztia, berriz, jatorrizko grabazioari dagokio; alegia, Aitor Ariñok 1995ean Berrizko Lorentzo Records estudioetan egin zuen grabazio hari, Mikel Irazokirekin (baxua, ahotsak eta teklatua), Fran Iturberekin (gitarra) eta Víctor Celadarekin (bateria). Edizio berriaren nahasketak eta masterra Víctor Sánchezek egin ditu, Adunako Elkar estudioetan. Gorka Salmeronek (Zum argazkiak) egin zuen jatorrizko argazki-sesioa ere berreskuratzeko aukera izan dugu, eta orduko irudi batzuk, orain arte argitaragabeak zirenak, diseinu berrian integratu ditu Juanma Aramendik.

 

Track list: 

  1. Amets
  2. Londreseko pizzerian
  3. Siniskeriak
  4. Astiro eta amorruz
  5. Egn finlandiar bat
  6. Bidegurutzean
  7. Kontzientziarik gabe
  8. Apar urrunak
  9. Guztiak lehertu arte
  10. Tango beltza

 

Entzun hemen: 


Laburrean

  • Mota Diskoa
  • Egileak Gari
  • DiskoetxeaElkar Musika
  • Zenbatekoa23,50 €
  • FormatuaCD / Digitala
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2025
  • EskuratuErosketa