Arimak bere laugarren diskoa aurkeztu du, Ez dago amor. Paule Bilbaok gidatutako proiektuak norabide berria hartu du lan honetan, aurreko shoegaze eta post-rock atmosferikotik urrunduz eta soinu industrial eta zaratatsuagoetara hurbilduz. Sei kantuk osatzen dute LP-a eta 2025eko udaberrian grabatu zen Bonberenean, Karlos Osinagaren ekoizpen, grabazio, nahasketa eta masterizaziopean. Grabazioan parte hartu dute, gainera, Josu González (Impacto Vudú), Gontzal Bilbao (Ama Say) eta Enrico Varagnolo (Animadora). Ez dago amor Arimaren bilakaera eta arrisku artistikoa berresten ditu, eremu zuzenago eta intentsuago batean murgilduta.