"Hasta el último baile"

  • "Hasta el último baile"
  • "Hasta el último baile"
  • "Hasta el último baile"
  • "Hasta el último baile"
  • "Hasta el último baile"
  • "Hasta el último baile"

Sinopsia: 

“Hasta el último baile” dantza garaikidea ikuskizuna da. Testua eta zuzeneko musika uztartzen ditu. Denboraren joanaz, gorputzaren eraldaketaz, absentziez eta oroitzapenez hitz egiten du. Istorio desordenatu bat kontatzen du. Oroitzapenak, beste pertsona batzuen ahotsak, iraganeko kantak eta melodiak, non autobiografia eta fikzioa diren abiapuntuak. Zahartzaroa, gorputza eta gorputzean gelditzen diren arrasto guztiak, hausnartzeko gaiak.

Nola gordetzen dira oroitzapenak nire gorputzean? Zer forma ematen didate jada ez dauden pertsonek? Nola aldatzen da nire gorputza denboraren poderioz? Zer duzu zuk nigan?

Eva Guerrero konpainiaren proposamen honek konpainiaren estetikan sakontzen du, denboraz kanpoko poetikarekin, soinu-espazio iradokitzailearekin, eta zapore nostalgikoa duen istorio fragmentatu batekin.

“Hasta el último baile”topaketa bat da eta, aldi berean, agur bat. Gorputz asko gorputz bakar batean. Gure oraina eraldatzen duten beste pertsona batzuen ahotsak. Honaino ekarri gaituztenenen oroimena.

 

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza, koreografia eta argazkiak: Eva Guerrero
  • Interpretazioa eta koreografia: Aiala Etxegarai
  • Konposizio musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Amaia Santamaría
  • Testuak: Eva Guerrero eta Yolanda Bustillo
  • Laguntzailea: Andrés Corchero
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Eszenografiaren disenua: Silvia Corral
  • Argiztapenaren disenua: Arantza Heredia eta Edu Berja
  • Diseinu grafikoa: Iñaki Landa
  • Ekoizpena: Jemima Cano
  • Komunikazioa: Eider Zaballa – DOOS Colectivo
  • Banaketa: Teresa Sala
  • Lankidetza: Teatro Arriaga Anztokia
  • Laguntzaileak: Legamia – Errenteria, San Agustin Kulturgunea-Durango, Social Antzokia-Basauri, Kurtzio Kultur Etxea-Sopela, Coliseo – Eibar, Meatzari Aretoa-Muskiz y Espacio Punto de Fuga.

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Egileak Eva Guerrero
  • KonpainiaDoos Colectivo
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2025