Sinopsia:
"Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?"
"LANA"-k denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatuko du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa.
Fitxa teknikoa: