Carla, Garazi eta Ane Meik osatutako Gernikako Mikosis taldeak rocka, post-punka eta soinu alternatiboak lantzen ditu. 2025ean bi single kaleratu ostean, "Gordin, huts" EP berria aurkeztu dute, lehen aldiz formatu fisikoan zein digitalean. Lau abestiz osatutako lanak aurrez argitaratutako bi kantak eta izaera esperimentalagoko beste bi pieza biltzen ditu.
Track list:
Entzun hemen: