Kukai Dantza Konpainiak eta Realak Korner jaialdian aurkezteko egindako ikuskizuna. Zubieta eta Niessen faktorien emaitza berria da dantza ikuskizun hau. Talde lanean eta harrobian oinarrituta, kirol legez.
Baloiaren edota dantzarien jauziak. Urratsak eta golak. Oholtza eta soropila. Futbola eta dantza. Kukai Dantza eta Reala. Ikuskizun honek baloreak eta izaera bat jarri nahi ditu futbol zelaia den agertokian. Errespetua, ahalegina, talde lana, umiltasuna... aldagela zein kamerino bateko oinarri dira, antzoki zein estadio batekoak. Kirolean eta artean. Jokalariak eta jokulariak. Euren gorputz, ahalegin, balore eta taldearen bitartez beren testuinguruarekin batzen dira komunitatearen eta identitaeren parte bilakatuz.
Fitxa artistikoa
Ikuskizunaren fitxa