Kalean eta ezohiko espazioetan egiteko bikote-lan baten proposamena da Reverso. Binakako sortze-prozesua da; elkartzerik, bikote fisiko estuari eragiteko beharretik eta dinamika erakargarria sortzeko desiratik sortutakoa.
"Ezagutzen ez dudan planeta batetik oinez dabilen astronauta naizela imajinatzen dut sarritan; planeta lehorra da, eta nire oinen azpiko lurra hauts eta harriz osatuta dago. Biraka ari den bola erraldoi borobil baten gainean oinez nabilen sentsazioa daukat. Kaskoaren kristalaren beste aldean zerumuga erdi-zirkularra ikus dezaket, eta argiak etengabeko ilunabarra markatzen du, urrats bakoitzaz harrotzen diren lur-partikulak argiztatzearekin batera".
Konpainia
Cielo rasO 2010ean sortu zen, Euskal Herrian. Berezko estilo berezia du eta horrek erraz identifikatzeko moduko piezak sortzea eragiten du; izan ere, lengoaia fisiko oso pertsonala du, berria eta arriskatua. Bere apustua aitortzak lortuz joan da nazio mailako sorkuntza-panoraman; hamar urte hauetan, hogei sorkuntza-lan baino gehiago egin ditu, eta horrek balioa eta intentsitatea eman dio bere lanari. Behin eta berriro hautatu dituzte bere lanak nazio mailako zein nazioarteko hainbat erakustaldi, azoka eta jaialditan. Espainia, Frantzia, Brasil, Mexiko, Argentina, Paraguay, Finlandia eta Panaman zehar ibili izan da konpainia.
Fitxa