"Erresistentzia arazo fisikoa da"

  • "Erresistentzia arazo fisikoa da"
  • "Erresistentzia arazo fisikoa da"

Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik?

Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki performanzea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea diskapazitatea kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea.

Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa. 

Fitxa artistikoa

  • Sortzailea eta antzezlea: Maite Aizpurua Olaizola
  • Bidelagun artistikoa: Matxalen de Pedro
  • Argiztapen diseinua: Miriam Ubanet
  • Musika: Mozarten bibolinerako kontzertua 3.zk (moldaketa): Asier Renteria
  • Teaserra eta difusiorako argazkiak: Yuri Agirre (Kulturaz Koop.)
  • Trailerra: Zazpi t´erdi
  • Eskerrak: Horman Posterreko kideei babesa ta bultzadagatik. Familia eta lagunei zaintza infinituagatik. Laguntzera urreratu zareten guztioi, ibiltzea esperientzia kolektiboa dela konfirmatzeagatik.
  • Laguntzaileak: Azpeitiko Udala, Kulturaz Kooperatiba, Zumaiako Udala, Harrobia , Eusko Jaurlaritza, Horman Poster.
  • Ikuskizun mota: Antzerki garaikidea
  • Iraupena: 50'
  • Formatua: 8/7

Laburrean