"Love & Money"

  • "Love & Money"
  • "Love & Money"

David maitemintzen ari da.

Arrazoi profesionalengatik frantses batekin duen email trukeak maitasunean sinetsarazten dio berriro. Baina Davidek sekretu bat dauka. Sekretu hori jasanezina da, eta emaztearen heriotzaren benetako inguruabarrei buruzko aitorpen txundigarri batera eramango du.

Jess maiteminduta dago.

Zoriontasuna erosi egin daitekeela uste du, baina ez da merkea kredituak eta zorrak erraz pilatzen diren mundu honetan.

Alderantziz kontatutako fabula garaikide ilun honetan, Dennis Kellyk planteatutako funtsezko galdera honako hau izan liteke: zer geratzen da maitasunarekin diruarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean? Zorpetutako bikote baten infernuetara jaitsiz, kontsumo gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz galdetzera gonbidatzen gaitu. Baita geure nahiez ere.

Fitxa

  • Egilea: Dennis Kelly
  • Zuzendaria: Cécile Marquette
  • Euskarazko bertsioa: Idoia Barrondo
  • Aktoreak: Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz García Alonso, Miriam K. Martxante, Aiora Sedano
  • Jantzien diseinua: Betitxe Saitua
  • Eszenografia: María Casanueva
  • Argiztapenaren diseinua: Fernando Alcáuzar
  • Zuzendari laguntzailea: Olatz Ganboa
  • Koreografiak: Maitane Zalduegi-Viar
  • Kartela eta diseinu grafikoa: Lucía Sáiz Báez
  • Ekoizpena: Pabellón 6 - Gazte Konpainia, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin
pabellon6.org

Laburrean