HITAZ ORHOIT basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako
mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.
Obran keinua dantza gisa hartzen dugu, bere ekintza enpatikoa barneratuz, hitzik gabeko gorputz-hizkuntza bati buruzko trama artikulatu bat zifratuz, non ekitea «izatea» den eta, beraz «egotea» esan nahi duen -ez «itxuratzea»-, ikusteko, entzuteko eta isiltzeko kode zahar eta zaharkituari kontrajarriz.
Azken batean, zentzumenen pertzepziora zuzendutako antzezpen koreografiko bat da, non dantzariak bere itzala airean marrazten dakien, mugimenduaren sentsualitatea eta keinuaren emozioaren artean, dantza obraren benetako protagonista bakar gisa hartuz.
Fitxa
- Zuzendari artistikoak: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza maisu-maistrak: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Argien diseinua: Inma Irazustabarrena
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Jone Murua, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Aimar Eceiza, Naia Lertxundi, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Manex Zabaleta, Enara Rodríguez, Beñat Sasiain, Lorea Esnaola, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, June Azpiazu, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Maialen Agirregomezkorta, Enara Lardizabal
- Talde teknikoa: Eragin.Stac - Argiztapena eta soinuztapena
- Argizaiolak: Xabier Garate - Taller de escultura
- Argazkiak: Mikel Zubillaga
- Kudeaketa: Aimar Eceiza
- Komunikazioa: Claudia Erentxun
- Bitartekaritza: Josu Sagardia