Lau komediante beldurrezko ikuskizun bat aurrera ateratzen saiatzen ari dira. Showa ondo irtetea nahi dute eta ikusleak ikaraz egotea. Dena ongi entseatu eta prestatu dute, xehe-xehe aztertu..., baina ez da erraza beldurra ematea. Ez da erraza artista izatea. Ez da erraza talde bat izatea. Ez da erraza... Ez dago ausartik beldurrik gabe! (Beldurrezko barrea eta barrezko dardara sentitzeko ikuskizuna)
Fitxa
Ideia: Maite Guevara
Antzezleak: Txefo Rodriguez, Joseba Uribarri, Haizea Águila eta Maite Guevara