Sinopsia:
Marietak Zirkus antzerki-zirku ikuskizuna da.
Zirku konpainia familiarra: bi iloba eta haien izebarik maitagarriena, faboritoa, txikitan zaintzen eta kontsentitzen zituena, planik eroenak asmatzen zituena.
Ilobek, hainbeste maite dute izeba, non behar baino gehiago zaintzen duten. "Zu aurkezle, izeba! Zu, aurkezle!" esaten diote. "Egon hemen eserita eta lasai!" Kotoien artean gordeko lukete, ahal izatekotan; baina berak, izebak, edo haiek esaten dioten bezala, Maripantxik, oraindik sasoiko dagoela erakutsiko die eta modu horretan denok ulertuko dugu non bukatzen diren, maitasuna, elkartasuna eta sororidadea, eta ahaldunkeriari bidea eman.
Zergatik Marietak? Mari izena personak deuseztatzeko eta iraintzeko erabili ohi da, "hori Mari bat besterik ez da". Mari marikoia. Mari mariliendre, Mari jainkosa, Marietak izateaz harro.
Fitxa artistikoa: