"Itzulera"

  • "Itzulera"
  • "Itzulera"
  • "Itzulera"
  • "Itzulera"
  • "Itzulera"

Sinopsia:

Antzerkia eta zuzeneko zinemagintza uztartzen dituen road movie bat da Itzulera, Dejabu konpainiaren azkenen sorkuntza. 

Antzerki konpainia bateko hiru kidek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden hiru kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea. 

Zuzenean sortutako filma baten moduan eszenaratzen da lana. Hiru antzezleez gain, David Aguilar zinegilea dago oholtzan, zuzeneko irudien sorkuntza eta errealizazioan. Komedia existentzial honetan ez dira faltako abentura, paisaia psikodelikoak eta bizia salbatuko dien txakur chihuahua bat. 

Esperientzia errepìka ezina da emanaldi bakoitza ikusleentzat, abenturaren parte baitira nolabait. 

Poesia bisual handiko proposamen honek errealitatea eta fikzioaren arteko jolasa du oinarri. Auto-fikzioa lanabes hartuta, identitateaz eta munduarekin dugun harremanaz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

 

Fitxa artistikoa:

  • Ideia eta zuzendaritza: Dejabu konpainia
  • Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo eta David Aguilar
  • Zinegintza zuzenean: David Aguilar, Zazpiterdi
  • Gidoia eta testuak: Dejabu konpainia
  • Musika konposaketa: Ander Fernandez
  • Musika kolaborazioak: Iban Urizar (Amorante) eta Ander Mujika
  • Eszenografia eta maketak: Dejabu konpainia, Urko Redondo
  • Jantziak: Barbara Rasso
  • Argi diseinua: Andoni Mendizabal
  • Miniaturak: Diah Setiawati
  • Komunikazioa eta grafika: Rodriguez & Ndungmandun
  • Argazkiak: Renata Lasczak
  • Off Ahotsak: Luis Alberto Rodriguez eta Belacqua konpainia
  • Ekoizpen teknikoa: Dejabu konpainia, Miren Alcalá.
  • Babesleak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Azala espazioa, L´Animal centre de creació
dejabu.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Egileak Dejabu Konpainia
  • KonpainiaDejabu Konpainia
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2025