"52 hertz"

  • "52 hertz"
  • "52 hertz"
  • "52 hertz"
  • "52 hertz"
  • "52 hertz"

Nahi gabeko bakardadeak, izurrite isil baten tankeran, bost lagunetik bati eragiten dio dagoeneko herri industrializatuetan. Azpiegiturazko arazoa da, zeharkakoa eta lehen mailakoa, gertatzen baita landa eremuetan zein hiriguneetan, nagusietan zein gazteetan, eta gizarteari izugarrizko kostua eragiten dio osasungintzan eta bizi-kalitatean.

Ikuskizun honen testua zenbait bakardade lekukotzatan oinarrituta sortzen ari gara, aldez aurretik mikrodokumental formatuan jasotakoak, Giza filmoteka gure proiektuaren barruan. Testuaren sorrera benetako eskarmentuetan oinarritzen bada ere, ez da lekukotza-lan hutsa izango; doinu poetiko bat eskaini nahi dugu, gaiaren latza gorabehera, esperantza dakarrena.

 

SINOPSIA

Izenburuak azken 35 urteetan Ozeano Bareko hainbat tokitan grabatutako soinu bitxi baten frekuentziari egiten dio erreferentzia, balea urdin baten kantuaren antzekoa. Baina balea urdinak 10 eta 39 hertzio arteko frekuentzian komunikatzen dira, eta “balea bakarti” honen ahotsa, 52 hertzioan bibratzen duena, espeziearen entzumen-mugatik kanpo geratzen da.

Dirudienez, "52 hertzioko balea" jaiotzez gorra izan daiteke, eta horregatik ez zuen inoiz ikasi bere kantuak frekuentzia egokian emititzen. Ez da beste balearik bere deiari erantzuteko gai. 52 hertz "balea bakarti" horren metafora bihurtzen da gizarte-isolamenduaren sinbolo gisa, eta bakardade desiragabea pairatzen ari diren edo jasan duten pertsonen inguruko ikuspegi poliedrikoa eskaintzen du, elkar gurutzatzen diren bizipenak ehunduz, non batzuk besteengan eragiten duten.

 

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaria: Garbi Losada
  • Gidoia: Garbi Losada, José Antonio Vitoria
  • Euskarazko bertsioa: Bego Losada
  • Aktoreak: Joseba Apaolaza, Ainhoa Aierbe, Dorleta Urretabizkaia, Martxelo Rubio, Amaia Irazabal, Aitzol Iraola
  • Zuzendari laguntzailea: Dorleta Urretabizkaia
  • Zuzendaritzako antolaketako laguntzailea: Sara Cozar
  • Argiztapen diseinatzailea: Xabier Lozano
  • Jatorrizko musika: Javier Asín
  • Jantzien diseinua: Tytti Thusberg
  • Ekoizpen laguntzailea: Ione Zabala
  • Ekoizpeneko antolaketako laguntzailea: Cruz Larrañeta
  • Komunikazioa eta diseinu grafikoa: Ione Zabala
  • Ekoizpen zuzendaria: José Antonio Vitoria
  • Ekoizpena: Ados Teatroa, Bidebitarte

 

INFORMAZIO GEHIAGO

KULTURKLIK BEREZIA: Ados Teatroa konpainiaren 52 hertz antzezlana, nahi gabeko bakardadeari buruzko begirada poliedriko bat


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Egileak Garbi Losada y Jose Antonio Vitoria
  • KonpainiaAdos Teatroa
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2025
  • Eranskinak